Acuerdo de Aceleración Económica de Euskadi  
inicio
mapa
 Hurrengo atalan zaude: zer da E.E.I.A?   (euskara | español)

Zer da E.E.I.A?

AURKEZPENA

Euskadin bizi dugun moteltze ekonomiko honen baitan, Administrazio Publikoak, inoiz baino gehiago gainera, ahaleginak batzera behartuta gaude, elkartzera, herritarrekin bat egitera eta ziklo ekonomiko honetako joera negatiboa bideratzeko hartu beharreko neurri egokiak hartzera.

Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek inbertsio publikoa suspertzeko erakunde arteko hitzarmena sinatu dugu enplegua eta ekonomia bizkortzeko. Horren guztiaren emaitza Euskadiko Ekonomia Indarberritzeko Akordioa izan da.

Akorio horren helburua inbertsio publikoa bultzatzea izango da eta horren bidez Euskadin jarduera ekonomikoa suspertzea, enplegua sortzea eta ekoizpena hobetzea. Inbertsio publikoa bizkortuko dugu, euskal ekonomia bizkortzeko.

Horretarako, 12.800 milioi €ko aparteko inbertsio egingo dugu, euskal erakundeek 2008-2012 aldirako aurreikusita dituzten proiektu esanguratsuenak bultzatzeko.

Horietako askotan, gizartean eta ekonomian duten garrantziagatik, aurreratu egingo da horiek gauzatzeko denbora. Beste hainbat kasutan, aurreikusita ez zeuden baina gizartearentzat interestarriak diren eta oraingo egoera ekonomikoa berriro bideratzeko guztiz lagungarriak izan daitezkeen proiektu berriak gauzatuko dira.

Errepideak, kiroldegiak, garraioak, museoak, parkeak, zaharren egoitzak...

Euskadiko Ekonomia Indarberritzeko Akordioa abian da dagoeneko guztion ahaleginari esker.

Zuk ere oso hurbiletik sentituko duzu.